Hilabetero lez, igande honetan, Añana Kuadrillako hainbat artisau eta ekoizle bilduko dira Uribarri Gaubeako frontoian eta euren produktuak salgai jarriko dituzte. Halaber lixiba egiteko tailer bat egongo da, eta sorpresaren bat edo beste. 11:00etatik 14:00ak arte zabalik izango da merkatua.
Ohikoa den moduan Valpuestako okinak izango dira bertan, baita Saratsuko ortu ekologikoko lagunak eta gozogileak, Kuartangoko eta Zaballako gaztagileak, Sobrongo artisasuak, Gurendesko pasta ekologikoa, eta horiekin guztiekin batera gonbidatu gisa izango dira Lurra koipe aromatizatua, landare ekologikoak, espeziak eta infusioak, Ekotarriko ontziratutako jaki ekologikoak, eta Lalanne bitxigileak.