Tokiko ekoizleak bilduko dira igandean Gaubeako frontoian

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017ko mar. 29a, 12:19

Gaubeako merkatua hilabetero ospatzen da. PHOT.OK

Igande honetan Uribarri Gaubeako frontoian Añanako ekoizleek euren produktuak salgai jarriko dituzte. 

Hilabetero lez, igande honetan, Añana Kuadrillako hainbat artisau eta ekoizle bilduko dira Uribarri Gaubeako frontoian eta euren produktuak salgai jarriko dituzte. Halaber lixiba egiteko tailer bat egongo da, eta sorpresaren bat edo beste. 11:00etatik 14:00ak arte zabalik izango da merkatua.

Ohikoa den moduan Valpuestako okinak izango dira bertan, baita Saratsuko ortu ekologikoko lagunak eta gozogileak, Kuartangoko eta Zaballako gaztagileak, Sobrongo artisasuak, Gurendesko pasta ekologikoa, eta horiekin guztiekin batera gonbidatu gisa izango dira Lurra koipe aromatizatua, landare ekologikoak, espeziak eta infusioak, Ekotarriko ontziratutako jaki ekologikoak, eta Lalanne bitxigileak.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago