Saratsun itxi dute Arabako herri inauterien garaia

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017ko mar. 3a, 12:29

Lantaronen, Saratsu herrian, ospatuko zuten larunbatean Arabako herri inauteri zaharrenetako bat. Porreteroa epaitu eta gero, jipotu eta garbitokiko teilatura botako zuten, putreek jan dezaten.

Saratsuko herritarrak larunbatean goizetik hasi ziren herria apaintzen; ondoren elkarrekin bazkaldu eta Porreterori bota behar zioten sermoia prestatu zuten, herrian pasa den urtean jazo diren ezbehar guztien zerrenda. 

Bazkaldu ostean, mozorrotu, eta iluntzean hasi zen antzezpena. Porreteroz jantzitako pertsona batek oilo bat lapurtu ondoren korrika hasi abiatu zen Erlojuaren Dorrera igotzeko asmoz; bertan harrapatu zuten herritarrek. Lastozko panpin bezala irudikatuta elizaren aurrean dagoen ezkian lotu zuten panpina, eta su baten inguruan egin zuten dantza. 

Porretero gurdi batean igo ondoren, eta lasto-txortak lagunduta herritik paseatu zuten panpina. Bitartean, moradoreak eskean ibili ziren etxez etxe eta paseoa amaitzean, epaia irakurri eta garbitokiko teilatura bota zuten, putreek jan dezaten. Eskean jasotako janariarekin, herri afarian bukatu zuten gaua.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide