Otsailaren 5ean. arratsaldeko 17:30ean, Arabako Bertsolari Txapelketaren 1. finalaurrekoa ospatuko da Langraiz-Okako gizarte etxean. bertan Peru Abarrategi, Manex Agirre, Zigor Enbeita, Rikardo Gonzalez de Durana, Asier Rubio eta Felipe Zelaieta bertsolariak arituko dira eta gai jartzailea Marta Ugarte izango da.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.