Boilur beltzaren azoka ospatuko da asteburu honetan Rivabellosan

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017ko urt. 19a, 17:10
Boilur beltzaren sekretuak ezagutaraziko dituzte. PHOT.OK

Bigarrenez ospatuko dute Rivabellosan (Erriberabeitia) Boilur Beltzaren Nazioarteko Azoka urtarrilaren 20tik 22ra. 

Onddo preziatuaren sekretuak ezagutarazteko eta boilurgintza sustatzeko antolatu dute Erriberabeitiako Udalak eta Arabako Aldundiak topaketa. Iaz ehunka lagun bildu ziren azokak iraun zuen hiru egunetan Rivabellosara. Larunbatean eta igandean zabalik izango den onddo salmenta eta erakusketaz gainera, hitzaldiak eta onddoarekin lotutako zenbait jarduera erakusgai izango dira herriko kaleetan; tabernariek ere parte hartuko dute.

OSTIRALA, 20

20:00 pintxo-pote trufatua Rivabellosako tabernetan. II. pintxo trufatu lehiaketa. 

LARUNBATA, 21

11:45 Hitzaldia: 'Truficultura hoy', Rivabellosako gizarte etxean. 

13:00 boilur beltzaren dastaketa. 

16:30 azokaren ateak zabalduko dira, Rivabellosako kirol gunean 

18:00 boilur beltzaren aparteko zozketa solidarioa, gizarte etxean. 

IGANDEA, 22

10:30 azokak ateak irekiko ditu, rivabellosako kirol gunean. 

12:00 erakustaldia: txakur bidezko boilur-bilaketa. 

13:00 Cooking show. Rivabellosako frontoian. 

14:00 II. pintxo trufatu lehiaketaren sari banaketa. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide