Araban sagardo denboraldia Kuartangon irekiko dute

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2016ko abenduaren 19a

Kuartango Sagardotegia inauguratuko dute. Arg:PHOT.OK

Sagardo denboraldi berria ohiko txotx-arekin irekiko dute Araban, datorren urtarrilaren 12an, Kuartango sagardotegian.

Orain arte bi sagardotegik osatzen zuten Arabako sagardogileen eskaintza: Askartzako Trebiñuko Koldo Markinezek gidatzen duena eta Aramaioko Iturrietako Juanjo Peciñarena. Urterik urtera, txandakatzen joaten ziren denboraldiari hasiera emateko. Aurten, ordea, Zuhatzu Kuartangoko bainuetxe zaharrean Benito Peciñak eraiki berri duen Kuartango sagardotegiari eman diote lekukoa. 

Kuartangoko jatetxea egitasmo handiago baten zati txiki bat baino ez da. Hala, 50.000 litro sagardo egiteko upategia martxan jarriko dute, eta epe ertainera begira sagardoaren interpretazio zentroa zabaldu nahi du Peciñak Zuhatzu Kuartangon.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago