Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko hainbat jarduera martxan jarri ditu Iruña Okako Udalak azaroan; bi tailer antolatu dituzte, emakumeei eta nerabeei zuzendutakoak, eta Berdintasun Eskola bat, genero berdintasunaren inguruan ikasteko eta ideiak partekatzeko interesa duten udalerriko lagunentzat gune bat osatzeko asmoarekin.
Berdintasun Eskolaren baitan lau hitzaldi eskainiko dituzte, eta saio bakoitzean hainbat eduki jorratuko dira, betiere metodologia praktikoa erabiliz, eta debateari, trukaketari, eta taldekako hausnarketari lehentasuna emanez. Saio guztiak zentro soziokulturalean izango dira.
Gazteentzat tailerrak
Halaber, nerabeei zuzendutako ikastaroan, bikote harremanetako tratu onen tailerra jarriko dute martxan. Jarduera honen helburua harremanen inguruan hausnarketa egitea da antolatzaileen esanetan, oraindik hainbat esparrutan nagusi diren mezu sexisten aurrean irakurketa kritikoa bultzatzeko helburuarekin.
Esperientziak trukatuz, ezagutzak partekatuz izenekotailerra iragan astean hasi zen. Garai eta toki desberdinetako emakumeen esperientziak oinarri hartuta, hausnartu, ikasi eta konpartitzeko espazio bat izan nahi du.
'Partekatuz' tailerra
azaroak 10, 17, 24
10:00-12:00
Gizartean emakumeen paperaren aldaketak; familia eta bikote harremanak; etxeko lanen balioa; osasuna, gorputza eta hedabideak.
Tokia: Iruña Okako Zentro soziokulturala.
Dinamizatzailea: Itsasne Loroño.
nori zuzenduta:
Adin eta jatorri guztietako emakumeei.
Berdintasun eskola
azaroak 9
17:00-19:00 'Zergatik hitz egiten dugu generoari buruz?'
azaroak 16
17:00-19:00 'Desberdintasuna ez dela existitzen?
azaroak 23
17:00-19:00 'Indarkeria ez da jotzea soilik'.
azaroak 30
17:00-19:00 Parte hartzerako espazioak eraikitzen.
Tratu onen tailerra
azaroak 11, 18 eta abenduak 2
18:30-21:00
Nerabeen arteko harremanetan ematen diren indarkerien gaineko kontzientzia hartzea eta hauei aurre hartzea da tailerraren helburu nagusia.
Tokia: Iruña Okako gizarte etxearen gazte kluba.
nori zuzenduta:
Udalerriko nerabeei zuzendutako tailerra da.