Barrongo urtegiaren kontra bildu dira Diputazioaren aurrean

Estitxu Ugarte 2016ko urr. 10a, 17:21

Barrongo urtegiaren kontrako plataformaren elkarretaratzea

Barrongo urtegiaren kontrako plataformak kontzentrazioa egin du Diputazioaren aurrean.

Añana Kuadrillako bizilagunek Gasteizko kaleetara eraman dute gaur goizean Barronen egin nahi duten urtegiaren kontrako protesta, eta Diputazioaren aurrean elkarretaratzea egin dute. Batzar Nagusiaren osoko bilkura zegoela baliatu nahi izan dute urtegiaren egitasmoaren salaketa kaleratzeko. 

Añanako bizilagunek salatu dute gizarteari informazioa eman gabe egin nahi duela obra Espainiako Gobernuak. Dituzten datuen arabera urtegia eraikitzeko obran 182 miloi euro inbertitzea eta 600.000 metro kuadroko nekazal lurra urperatzea aurreikusita dago. Gainera Atiegako errepidea desagertuko litzateke eta 30 metroko altuera baino gehiago duen ezponda bat eraikiko dute Atiega herritik metro gutxira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago