XXII. Arabako Babarrun Pintoaren Azoka ospatuko da Pobesen igandean

E.U. 2016ko urriaren 6a

Lekaleak azokan

Hurrengo igandean, urriak 9, XXII. Arabako Babarrun Pintoaren Azoka ospatuko da Pobesen.

Jaia goizeko 10:00etan hasiko da, Pobeseko frontoiaren inguruan. Arabako 'eusko label' babarrun pintoaren eta 'euskal baserri' lekaleen erakusketa eta salmenta egongo da. 10:30ean ganadu ederrena saritzeko lehiaketa zabalduko dute, baita ganadu eta nekazal makinen erakusketa ere. 11:45ean herri kirolen saioa hasiko da, aizkolariek eta harrijasotzaileek parte hartuko dute.

Dastaketa 13:00etan izango da, eta 13:15etan IV. irrintzien txapelketa egingo dute. 18:00etan pilota partidak hasiko dira.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago