Añanako Mintzalaguna programan izena emateko, azken egunak

Estitxu Ugarte 2016ko urriaren 5a

Eskaraz bizi nahi dut

Añanako Kuadrillako Euskara Zerbitzutik 16-17ko ikasturterako Mintzalaguna programa martxan jarriko dute. Mintzalaguna programan izena emateko epea datorren astelehenean, urriaren 10ean, amaituko da

Izena emateko prozedura honako hau da: Añanako Kuadrillako Euskara Zerbitzura e-posta idatzi eta zure izen-abizenak eta euskara maila jakinarazi. Posta elektroniko honetara idatzi behar da: isabelcalderero@cuadrilladeanana.es

Bestalde, Añana Kuadrillako Euskara Zerbitzuak blog berria martxan jarri du. Hemendik aurrera, blogaren bidez Añanako Kuadrillan euskara sozializatzeko ekintzen berri emango dute. "Gure eskualdeko ekintzak ez ezik, Araba mailan antolatutako beste ekintza batzuk ere ezagutaraziko ditugu" adierazi dute.

Helbidea honako hau da: http://ananaeuskaraz.blogspot.com.es

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago