ALEA aldizkariaren aurkezpena, ostiralean Lantaronen

Estitxu Ugarte 2016ko irailaren 28a

ALEA aldizkaria

Lantarongo Udalak antolatutako Kultur Jardunaldien inguruan ALEA aldizkariaren aurkezpena egingo da irailaren 30ean, udaletxearen areto nagusian, 18:00etan.

Lehenbizikoz hurbilduko da ALEA aldizkaria Añana Kuadrillara, ostiralean. Argitalpenak Añanan hitzaldia antolatu du Lantarongo Udalak, eta horretan Añana Bizirik aldizkariak eta Arabako ALEA astekariak parte hartuko dute. Hitzaldiaren ostean, gainera, kafea eta pastak eskainiko zaizkie parte hartzaileei, hitz egindakoari buruz solas egiteko tartea bultzatu asmoz. Hitzaldia gaztelaniaz izango da. Lantarongo Udalak doako autobus zerbitzua antolatu du, herri txikietan bizi diren lagunak hitzaldian parte hartzea errazteko.

ALEA Arabako euskarazko astekaria da, eta 2015. urtean argitaratu zen lehen zenbakia. Euskara ardatz izanik,  lurraldea informatiboki kohesionatzea du helburu, Arabako Kuadrillen kolore anitzak hurbilduz. Finean, Arabako euskaldunen komunitatea saretu eta trinkotzea bilatzen du.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago