Angostoko Azokak 25. urteurrena beteko du, berriz ere egiten hasi zenetik. Urte horietan azokak berreskuratu egin du mende hasieran zeukan izen ona, azken edizioetan 10.000 lagun baino gehiago hurbildu da eta bertara. Horren bueltan, antolatzaileek uste dute aurten bisitari gehiago egongo direla.
Igandean 70 ekoizle baino gehiagoren produktuen erakusketa eta azoka izango da; bereziki, nekazaritza eta elikadurako produktuak eskainiko dituzte, hala nola, euskal pastela, gaztak, taloak, hestebeteak, kontserbak, ogia, eztia eta Añanako gatza.