Bilodan isuri toxikoa ikertzen ari da URA

Estitxu Ugarte 2016ko uztailaren 26a

Zadorrako isuri toxikoa. Bilodako Batzar Administratiboa

Uraren Euskal Agentzia ikertzen ari da Zadorra ibaian, iragan larunbatean, Bilodako bizilagunek antzeman zuten isuri toxikoa. 

Bilodako Batzar Administratiboak sare sozialetan zabaldu zuen Zadorra ibaian, Tresponde eta Biloda artean, isuri toxiko baten eraginez dozenaka karramarro eta arrain hilik agertu zirela. Gainera, begietan azkura ematen zuen usain handia zegoela salatu zuten.

URA Uraren Euskal Agentziari abisua eman ostean, teknikariak herrira hurbildu ziren gauean, eta Zadorran gertatutakoa ikertzen ari dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago