Kuartangoko Trinitateko Erromeria ospatuko da igandean

Estitxu Ugarte 2016ko maiatzaren 26a

Trinitateko Erromerian dantzak, abesbatza, gazteluak, txoznak, antzerkia, eta bolo txapelketa egonen dira. 

Egunaren egitaraua 11:45ean hasiko da, Ibarrako gazteek egingo duten Harrera Dantzarekin. 12:00etan Kuartangoko Abesbatzak abestutako meza ospatuko da. 13:00etan egunaren ekintza tradizionalena egingo dute: Trinidadeko Dantza eta Giza Gaztelua. 13:00etan dantzaldia hasiko da, eta aldi berean umeentzat eta helduentzat arku-tiro tailerra. 15:00etan herri bazkaria egingo dute, eta arratsaldean Familientzako ikuskizuna, Ameztu Produkzioarekin. 17:15ean hasiko da Bolo Txapelketa. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago