Txikilekuak antolatu ditu Gaubeako liburutegiak

Estitxu Ugarte 2016ko apirilaren 26a

Gaubeako Liburutegiak umeentzat zuzendutako Txikilekuak antolatu ditu maiatzean. Hiru eta zazpi urte bitartekoentzat ipuinak kontatuko dituzte, euskaraz eta erdaraz.

Gaubeako liburutegian hitzordua dute txikienek maiatzean asteartero, 17:30etatik 18:30etara, munduko zenbait ipuinekin disfrutatzeko. Maiatzaren 3an eta 10ean Mies van Hout-en “Lagunak”  eta "Pozik" kontatuko dizkiete, 17an Michael Grejniec "Nola dastatu ilargia, 24an Christiane Pieper-en “Munduan barrena noraezean, Hartza eta Kattalin”, eta maiatzak 31ean Pat Hutchins-en“Gabon Hontza!” eta Sam McBratney-en  “Ezetz asmatu zenbat”. Txikilekuan parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik 945 353042  telefonoan edo o  biblioteca@valdegovia.com helbidean, tokiak mugatuak baitira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago