Jarduera kultural ugari maiatzean Berantevillan

Estitxu Ugarte 2016ko apirilaren 26a

Jarduera kultural ugari prestatu ditu Berantevillako udalak maiatzean herriko txikientzat zein helduentzat. Eskolan egingo dira aktibitate guztiak.

Agenda kulturala maiatzaren 2an zabalduko dute, linean dantzatzeko ikastaro batekin, 17:00etatik 18:00etara, igandean, maiatzaren 8an, Gazte Txokoan lore-sorta tailerra egingo dute eguerdiko 12:00etatik aurrera. Hurrengo egunean, hirugarren adineko bizilagunek oroimena lantzeko tailerra egingo dute, 17:45etatik 19:15etara. Hialren 13an Gazte Txokoan kamisetak margotzeko tailerra antolatu dute 19:00etatik aurrera, eta asteazkena 18an hirugarren adinekoak elkartegiak ABRAko lehendakari Ines Baigorrirekin hitzaldia antolatu du ardoaren inguruan. Igandean, 22an, Gazte Txokoan magia tailerra egingo dute 12:00etatik aurrera. Zinemari ere tokitxo bat egingo diote agenda kulturalean, hala maiatzak 25ean "Las trece rosas" filma proiektatuko dute.  Hilabeteari amaiera emango dio Gazte Txokoak 27an txotxongiloen tailerrarekin eta 30ean linean dantzatzeko tailerra egingo da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago