Ur biltegi berriak Berantevillan eta Urarten

Erredakzioa 2016ko martxoaren 24a

Horrela, inguru horretako ur hornidura hobetuko da. 700.00 euro inbertitu ditu Aldundiak deposituak berritzeko.

Berantevilla, Lacorzanilla eta Zabalate herrietan, Añanako kuadrillan, eta Urarte herrian, Arabako Mendialdean, badauzkate dagoeneko ur depositu berrituak. Arabako Foru Aldundiak 702.127 euro inbertituz egindako lanen ostean, amaitu dira bi azpiegitura horiek, eta, haiei esker, hobetu egingo da inguru horretako ur hornidura.

Berantevillako deposituaren proiektuak 446.113 euroko inbertsioa behar izan du guztira, eta, berari esker, ur horniduran ur kantitate handiagoa bermatu ahalko da. Izan ere, azpiegitura berriak Zabalateko iturburutik jasotzen du ura, bai eta Tropegaraineko zundaketetatik ere, bulkatzeko hodi berri baten bitartez. Halaber, instalazio berriei esker, hobetu egingo da ur emarien eta mailen tratamendua eta kontrola, eta ur presio handiagoa eskainiko zaie bizilagunei.
 
Beste alde batetik, Urarteko depositu berriak azpiegitura zaharra ordezkatu du, 1960. urtekoa baitzen, 25 metro kubiko eskaseko ahalmenarekin. Aurrekontua 256.014 eurokoa duela, instalazio berriak, 200 metro kubikoko ahalmenarekin, herritar guztiei bermatuko die edateko uraren hornidura. Segurtasuna ere hobetuko da, berari esker suteak izanez gero, beharko litzatekeen ur kantitatea pilatuta edukitzeko aukera izango dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago