Boilur Beltzaren Azoka ospatu da Rivabellosan

PHOT.OK 2016ko otsailaren 28a

Arabako I. Nazioarteko Boilur Azoka ospatu da gaur Rivabellosan. Onddo preziatuaren sekretuak ezagutarazteko eta boilurgintza sustatzeko antolatu du Erriberabeitiko udalak.

Jende ugari bildu da gaur goizean Erriberabeitian ospatu den neguko boilurra ezagutarazteko ospatu den azokan. Onddo salmenta eta erakusketa egon da herriko polikiroldegian, eta gainera boilurra txakurrarekin nola bilatzen den erakusteko saioa egin dute herriko larre batean. Bestalde Enrique Balza sukaldariak onddoa sukaldatzeko gomendioak eman ditu. Goiz osoan Rivabellosako tabernetan boilurrarekin prestatutako pintxoen dastaketa egon da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago