Adinekoen etxeetan suteen kontrako alarmak doan jarriko ditu Udalak

Estitxu Ugarte Lopez de Arkaute 2016ko ots. 22a, 17:18

Gaubeako udalak adineko bizilagunen etxeetan suteen kontrako alarmak doan jarriko ditu. Abenduaren 8an Tuestan gertatu zen zoritxarreko sutean pertsona bat hil zela eta horrelakorik berriro gerta ez dadin neurriak hartzea erabaki du Udalak.

Herriko 65 urtetik gora duten bizilagunei bidali dieten gutunean azaltzen denez pilekin dabil jarriko duten alarma eta ke kantitate jakin bat dagoela dekektatzen duenean aktibatzen da. Instalazioa etxez etxe egingo dute martxotik aurrera eskaera egiten duten  bizilagunen artean. Gainera, adineko bizilagunen etxeetan tximinien garbiketa ere diruz lagunduko du Udalak, istripuak ekiditeko. Tximinien garbiketa kanpaina maiatzean eta ekainean egingo dute. 80 euro inguru balio du garbiketak eta Udalak erdia ordainduko du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide