Barrongo urtegiaren proiektuak piztu du sua

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2016ko urt. 27a, 10:28

Batzarra antolatu dute Añanan hilaren 28an 18:00etan Barron eta Atiega herrien artean Espainiako Gobernuak eta Ebroko Ur Konfederazioak egin asmo duten urtegiari buruz hitzegiteko. Bilera Espejoko gizarte etxean egingo dute. 

 

Barrongo urtegia. Zertarako? Norentzat? lemapean antolatu dute batzarra Añanako bizilagunek eta salatu dute gizarteari informazioa eman gabe egin nahi duela obra Espainiako Gobernuak. Dituzten datuen arabera urtegia eraikitzeko obran 182 miloi euro inbertitzea eta 600.000 metro kuadroko nekazal lurra urperatzea aurreikusita dago. Gainera Atiegako errepidea desagertuko litzateke eta 30 metroko altuera baino gehiago duen ezponda bat eraikiko dute Atiega herritik metro gutxira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago