Amurrioko Refor eraikineko txoko zaharra topaketa gastronomikoetarako eta tokiko produktua sustatzeko erabiliko dute hemendik aurrera. Gune berriari Sukaldeberri izena eman diote, udalak gaur ezagutzera eman duenez. Tokiko Gobernu Batzarrak joan den irailaren 3an onartu zuen proiektua, eta orain lizitaziora atera dute. Lanek 147.465 euroko aurrekontua dute gehienez, eta hiru hilabeteko epea aurreikusi dute lanak burutzeko. "Bertan, Km0 produktuak egin, probatu eta dastatu ahal izango dira, baita tokiko produktuarekin lotutako sukaldaritza eta gastronomía tailerrak eman ere", iragarri dute.
Txerra Molinuevo Amurrioko alkatearen esanetan, "tokiko produktuen prestakuntzarako, dibulgaziorako eta sustapenerako topagune bihurtu" nahi dute txokoa. "Gure ekoizleen lana balioan jartzeko eta gastronomiaren, lurraldearen eta garapen ekonomikoaren arteko lotura indartzeko aukera bat" izango dela dio.