2026/11/07 Abesbatzen emanaldia, 12:30- Amurizaren ikuskizuna, 18:30ean.
MUSIKA
Goizean, Laudioko abesbatzen emanaldia. Haietako bakoitzak 'Xalbadorren heriotzean' abestuko dute aukera libreko beste abesti batekin eta, jarraian, guzti-guztiek 'Xalbadorren heriotzean' abestia.
Arratsaldean, 'Bat-bateko mirakulua' izeneko hitzaldi / ikuskizun / bertso-saioa eskainiko digu Xabier Amuriza bertsolariak, Xalbadorren inguruan.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.