Antzoki berriaren izena aukeratzeko irailaren 29tik urriaren 5era egindako herri galdeketan hiru aukera izan dituzte mahai gainean Laudion erroldatutako herritarrek: Laudio Antzokia, Larra Antzokia eta Taupada. Parte-hartzea handia izan da: guztira 692 boto baliodun jaso dira, boto zuririk gabe. Laudio Antzokiak 489 boto (%70,66) izan ditu, Larra Antzokiak 113 boto (%16,33), eta Taupadak 90 boto (%13,01).
Ainize Gastaka alkateak herritarren parte hartzea nabarmendu du: "Antzoki berriari izena jartzea baino zerbait gehiago izan da prozesu hau. Hasieratik nahi genuen herritarrek espazio berri hau bere egitea, eta izena elkarrekin aukeratzea horretarako lehen urratsetako bat izan da".