Artziniegako Fatxada eta Muralen III. Lehiaketa deitu du udalak

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2026ko uztailaren 17a

'La fragua' izeneko horma-irudia. Argazkia: ARTZINIEGAKO UDALA

Proiektu irabazleak sei mila euroko saria jasoko du.

Artziniegako III. Mural eta Fatxada Lehiaketaren bidez, kiroldegiaren ondoan, La Barcenan, dagoen fatxada artera ekarri nahi du udalak. Urtero lez, deialdi irekia da edozein artistarentzat, eta 6.000 euroko saria jasoko du irabazleak.

Udalak gogoratu duenez lehiaketaren helburua da "artea gure hormetan zabaltzen jarraitzea", eta "orma-irudien ibilbidea sendotuz Artziniega erakargarriago" bat egitea. Era berean, lehiaketa honen bidez arte garaikidea sustatu nahi du udalak, "horma-pintura, graffiti, urbanart eta abarren sortzaileei parte hartzea eskainiz". Halaber, lan horiek adierazpen bide eta komunikazio bide gisa zabaldu nahi dira.

Deialdia zabalik dago artistek banaka edo artista-taldeek parte har dezaten. Lehiakide bakoitzak proposamen bakarra aurkeztu ahal izango du. Taldean aurkezten direnek, berriz, ezin izango dute beste proiekturik aurkeztu banaka.

Artziniegako I. Mural eta Fatxada Lehiaketa Cherra Ortega madrildarraren Denboraren engranajea obrak irabazi zuen, Garai Plazako erloju dorrean kokatutako horma-irudiarekin. Bigarren edizioan ere Ortegak eraman zuen sari nagusia, La fragua izeneko lanarekin.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago