Espedientea errefusatu dute Tubacexeko langileek

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2026ko martxoaren 13a

Mobilizazioa egin dute Tubacexeko langileek Bilbon. Argazkia: Aitor Aspuru/ AIARALDEA

Amurrioko langileek kontzentrazioa egin dute Bilboko Euskalduna Jauregian zuzendaritzarekin bilera egiten zuten bitartean. Batzarra akordiorik gabe itxi da.

UGTren ezezkoa berretsi ondoren, Tubacexeko espedientea langileen aldeko sinadurarik gabe joan da. Gaur batzartu dira enpresa batzordea eta enpresako zuzendaritza, Bilbon, eta ez da akordiorik egon. ELA, LAB, UGT eta ESK sindikatuen ezetzaren ostean, multinazionalak berretsi du espedientearekin aurrera jarraituko duela.

Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko Euskalduna jauregiaren inguruan, Ertzaintzaren zaintza handiaren presiopean.

Tubos Reunidosek Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) inguruko proposamen berria aurkeztu du gaurko bileran. Multinazionalak eskaini du irteerak borondatezkoak baino ez izatea, eta altzairutegiaren errentagarritasuna urtez urte baloratzeko ere prest agertu da, uneren batean berriro ireki ahal izateko. Halere, Trapagaran eta Amurrioko lantegietan erreferenduma egitearen mende zegoen dena. 

Astelehenean greba mugagabea hasiko dute Amurrion, kaleratzeak ez egitea eskatzeko. Lanuzteak hilabeteak iraun ditzake enpresak atzera egiten ez badu. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago