Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak partzialki baietsi ditu Maderas de Llodio enpresak 2024an aplikatutako Enplegu Erregulazioko Espedientearen (EEE) aurkako demandak. Epaiaren arabera, enpresak aurkeztutako arrazoi produktibo eta antolakuntzazkoak ez dira behar bezala egiaztatu, eta ondorioz, espedientea ez dator legearekin bat.
Epaiaren edukia sindikatuek aztertzen jarraitzen dute. Maderas de Llodio enpresako Enpresa Batzordeak bihar 12:00etan prentsaurrekoa egingo du, epaiaren balorazioa eta hurrengo urratsak azaltzeko.
Sindikatuak epaiaren edukia aztertzen jarraitzen dute, eta informazio gehiago zabalduko dute datozen egunetan, baina LAB sindikatuak adierazi du epaiak berretsi egiten duela hasieratik salatu dutena, enpresak aplikatutako EEEa bidegabea zela eta ez zegoela justifikatuta. Gainera, enpresak alegatutako arrazoiak ez zirela behar bezala egiaztatu, eta ez zegoela nahikoa arrazoirik” neurri hori hartzeko.
Sindikatuak gogorarazi du 2024ko ekintzagatik auzipetutakoen absoluzioak ere norabide berean egiten duela. "Klase elkartasuna antolatzea ez dela delitua, baizik eta langileen defentsarako eginbeharra".
ELAk ere adierazi du epaiak ez duela ontzat jotzen enpresak aurkeztutako kaleratze kolektiboaren justifikazioa. Sindikatuaren arabera, 2025eko urrian kaleratutako langileak bidegabeki kaleratuak izan ziren, eta enpresan berriz onartuak izateko eskubidea dute.