Amurrioko Mendiko Eskolako Lehen Hezkuntzako klaseak bertan behera utzi dituzte gaur eta bihar, igande arratsaldean gertatutako ziklogenesiak eraikinean kalteak eragin dituelako. Jaurlaritzak eta udalak gaur aurreratu dutenez, datorren asteazkenean espero dute ohiko jarduera berreskuratu ahal izatea.
Denboraleak eragindako haizeteak eraikinaren hormigoizko teilatua estaltzen duten panelen zati bat erauzi du, eta horrek bertatik materialak erortzeko arriskua sortu du. Segurtasun protokoloei jarraituz, agintariek erabaki dute aldi batez eskolak etetea. Erabakiak 280 lagun ingururi eragiten die, ikasle zen langileak aintzat hartuta.
Gaur zein bihar, teknikariek solte dauden plakak eta gainerako elementuak kenduko dituzte, "estalkia erabat segurtatzeko eta edozein arrisku desagerrarazteko". Jaurlaritzak, Amurrioko Udalak eta ikastetxearen zuzendaritzak koordinazio bilera egin dute gaur, gertakariaren gaineko jarraipena egiteko.