Su Ta Gar, La Pegatina, Dubioza Kolektiv eta Biznaga izango dira Aiara Fest jaialdiko hurrengo kartelburuak. Aurtengoaren ostean, 2o26ko maiatzaren 29an eta 30ean ospatuko dute bigarrenez Amurrioko Refor gunean. "Musika ikuspegi eta belaunaldi desberdinak ordezkatzen dituzte talde hauek, eta osagai sozial zein emozional handia partekatzen dute", nabarmendu dute antolatzaileek.
Hauekin batera, egitarau zabal eta askotarikoa eskainiko du jaialdiak, non rockak, punkak, musika mestizoak, indieak, eszena urbanoko joera berriek eta sustraietako soinuek bat egingo duten. Besteak beste, Sune, Sanguijuelas del Guadiana, Merina Gris, Janus Lester, Niña Coyote eta Chico Tornado eta El Jose bezalako izenak izango dira taula gainean.
Antolatzaileen arabera, bigarren edizio honetan Aiara Festek "naturaz inguraturiko kalitatezko musika esperientzia" baten aldeko apustua berretsi du, lehen mailako kartela eta ingurune paregabea konbinatuz. Sarrerak asteartean jarriko dituzte salgai, abenduaren 14an, 12:00etan, jaialdiaren www.aiarafest.com webgunean.
