Desokupazio enpresa batek eraso egin dio Aiaraldeko kazetari bati

Erredakzioa 2025eko urriaren 8a

Etxe bat legez kanpo hustu dutela ere salatu dute. Argazkia: Aiaraldea.eus

Aiaraldea Komunikabideak jakinarazi du haien kide bati mugikorra bota, eskua zapaldu eta mehatxuak egin dizkiotela desokupazio enpresako kideek. Luiaondora etxe bat "legez kanpo husteko" asmoz hurbildu direnean gertatu da erasoa.

Desokupacionlegal.com izeneko enpresa Luiaondora hurbildu da gaur, Aiaraldea komunikabideak jakinarazi duenez, etxe bat legez kanpo husteko asmoarekin. Lekukoen arabera, etxera indarrez sartu dira eta kanporatu egin dituzte barruan zeuden lagunak.

Aiaraldea Komunikabideko kazetari bat irudiak hartzen ari zenean, desokupazio enpresako kideek "mugikorra bota, eskua zapaldu eta mehatxuak bota dizkiote". Polizia etxean salaketa jarri du jada kazetariak, jakinarazi dutenez.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago