Pantailen artean haztearen arriskuak landuko dituzte Amurrion

Erredakzioa 2025eko urriaren 7a

Haur eta nerabeen osasun mentalean eragin handia dute zenbait ohiturak. Argazkia: Pixabay

Teknologiaren arriskuak ezagutu eta aurre egiteko tresna praktikoak eskaintzea du helburu. Urriaren 16an egingo da, asteazkenean, Amurrio antzokian.

Amurrioko Udalak jardunaldi bat antolatu du, Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean, teknologia digitalaren erabilera arduratsuari buruz. Pantailen artean hazten. Arriskuak, prebentzioa eta erabilera osasungarrirako jarraibideak izeneko saioa egingo dute urriaren 16an, 18:00etan, Amurrio antzokian. Familiei, irakasleei eta hezkuntza zein gizarte arloko profesionalei zuzenduta dago, eta Gregorio Montero Gonzalez mediku psikiatrak gidatuko du.

Jardunaldiaren helburua da haurren eta nerabeen osasun mentalean eragina duten teknologien arriskuak ezagutzea, eta horiei aurre egiteko tresna praktikoak eskaintzea. Saioan zehar aztertuko dira gailu digitalen gehiegizko erabilerak zein mendekotasun arriskua eta ondorio negatibo sortu ditzakeen, bereziki zaurgarritasun egoeran dauden adingabeen kasuan.

Ekitaldia bi zatitan banatuko da: lehenengoan, ongizate digitalari buruzko ikerketa eta gomendioak aurkeztuko dira; bigarrenean, parte hartze saioa izango da, bertaratu direnek esperientziak partekatu eta zalantzak argitu ahal izateko. Laura Fernandez zinegotziak adierazi du jardunaldiak guraso eta irakasleei lagundu nahi diela modu seguru eta osasungarrian gidatzen adingabeen erabilera teknologikoa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago