Erabatekoa izan da greba Maderas Llodion

Erredakzioa 2025eko irailaren 17a

Enpresa atarian elkarretaratzea egin dute langileek. Argazkia: AIARALDEA.EUS

Ostegun honetan grebaren bigarren egunean mobilizazioak deitu dituzte langileek, Garnica konpainiak egin nahi dituen kaleratzeak eta murrizketak salatzeko.

Maderas Llodioko langileen gehiengoak bat egin du astearte honetan deitutako lehen grebarekin, 151 langile dituen plantillako 39 langile kaleratzeko zuzendaritzak egindako proposamenari uko egiteko.

ELA sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, jardunaldiak "jarraipen osoa izan du, hainbat pikete informatibo egin dira eta kontzentrazio ugari egin da eguerdian". Era berean, ostegun honetan grebaren bigarren egunean mobilizazioak egingo direla gogorarazi du sindikatuak, besteak beste, kontzentrazio berri bat, 12:00etan, Laudioko Herriko Plazan.  SOS Aiaraldea plataformak ere mobilizazioa deitu du, enpresa batzordearekin batera. Manifestazioa 19:00etan abiatuko da Eroskiko biribilgunetik.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago