Bi lagun hil dira Okondon izandako auto istripuan

Erredakzioa 2025eko irailaren 2a

Okondoko paisaia. Argazkia: AIARALDEA.EUS

Autoa errepidetik atera eta A-3632 errepidean irauli da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

Bi gazte hil dira gaur goizaldeko ordu batean Okondon izandako zirkulazio istripu batean. Autoaren gidaria istripua gertatu den lekuan bertan hil da, eta gainerako hirurak erietxera eraman dituzte, 17 eta 19 urtekoak denak. Goizean jakinarazi dute larri zaurituetako bat ere hil dela.

Istripua lau gazteak zihoazen autoa errepidetik atera eta A-3632 errepidean irauli denean gertatu da. Laudioko suhiltzaileek erreskatatu dituzte, eta bertaratutako osasun langileek bihotz biriketako bizkortzea egin diete. Hala ere, horietako bat, ibilgailuaren gidaria, tokian bertan hil da, eta beste hiru pertsonak ospitalera eraman dituzte, larri zaurituta.

Larrialdietako zerbitzuak istripuaren tokira bertaratu dira eta zaurituak ospitalera eraman dituzte. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren arrazoiak argitzeko.

Istripuaren ondorioz, errepidea erabat itxi dute eta goizeko bost eta erdietan ireki dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago