Amurrioko Udalak formulario bat jarri du herritarren eskura 2026ko jaietako egitaraua prestatzen laguntzeko. Parte hartu nahi dutenek irailaren 30era arte bete dezakete inprimakia honako estekan: labur.eus/q9vf1wq7
Laguntza behar dutenek udaletxeko lehen solairuan dagoen Jaietako sailera joan daitezke astelehenetik ostiralera —8:00–14:00 ordutegian— edo 629 42 33 06 telefonora deitu.
Naiara Barallobre Jai eta Kultura zinegotziak herritarrak parte hartzera animatu ditu: "Herriak bere jaiak definitzen parte hartu behar du, bere nortasunaren parte direlako. Horrela, herritarrak inkestan parte hartzera eta guztion artean programa biribil bat diseinatzera animatzen ditut", nabarmendu du.
Aurkeztutako proposamenak jaietako lantaldean landuko dira, eta “bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa zein soziala” kontuan hartuta sartuko dira egitarauan. Lantalde hau irekia da, eta hilabete bakoitzeko bigarren astelehenetan elkartzen da 18:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Datozen bilerak honako egunetan egingo dira: urriaren 7an, azaroaren 10ean, abenduaren 15ean, urtarrilaren 12an, otsailaren 9an, martxoaren 9an, apirilaren 13an, maiatzaren 11n eta ekainaren 8an.