Ondo Etorri harrera taldea sortu dute Laudion

Erredakzioa 2025eko ekainaren 12a

Taldea ostegunetan bilduko da. Argazkia: ONDO ETORRI LAUDIO

Herrian 15 lagun kale egoeran daudela diote, baina duela bi urte ez zutela egoera horretan inor erregistratu.

Ondo Etorri Laudio Harrera Herria elkartea sortu dute, herriko eta Aiaraldeko kale egoeran bizi diren pertsonen errealitateari "kolektiboki" erantzuteko. Taldeak bidalitako oharraren arabera, herritar talde baten ekimenez sortu da taldea, eta ostegunean topagune irekia izango du Herriko plazako arkupeetan, egoera horretan daudenei harrera egiteko eta "elkarlaguntza sare bat eratzen hasteko". 

Taldeak dio 2024ko urrian egindako zenbaketa baten arabera, Laudion 15 pertsona bizi direla kalean, baina 2022an egindako beste zenbaketa batean ez zutela horrelakorik erregistratu.

Ondo Etorri elkarteak bi helburu ditu: batetik, kale egoeran daudenen "bidelagun" izatea haien "oraina eta etorkizuna" eraikitzen; bestetik, arrazismo eta xenofobiaren aurka borrokatzea, Laudio 

Instituzio publikoek —udalak, aldundiak eta Jaurlaritzak— "ardura" hartu behar dutela diote, kale egoeran daudenen zenbaketatik hasi eta haien oinarrizko eskubideak bermatzeraino. Ondo Etorri elkarteak hori aldarrikatuko du, egoera honi "premiaz" erantzuteko eskatuz, eta helburu horrekin hasiko du bere ibilbidea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago