Bi lagun atxilotu dituzte jihadismoari lotutako polizia operazio batean

Erredakzioa 2025eko ekainaren 3a

Operazioan guardia zibil ugarik parte hartu dute. Argazkia: AIARALDEA.EUS

Amurrion eta Laudion egin dituzte atxiloketak, eta operazioa irekita mantentzen da.

Guardia Zibilak bi lagun atxilotu ditu Amurrio eta Laudion, momentuz sumario sekretupean mantentzen den operazio polizial baten barruan. EFEren arabera, jihadismoari lotako sarekada da atzo abiatutakoa, eta oraindik irekita mantentzen da.

Aiaraldea.eus hedabideak informatu duenez, operazioa atzo 07:00ak aldera abiatu zen, Amurrioko herrigunean eta Gardea auzunean. Bertan pertsona bat atxilotu dute, eta, goiz berean, Laudion beste lagun bat atxilotu dute. Valentzian hirugarren atxilotu bat dago.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago