Langile bat hil da gaur eguerdian Tubos Reunidos enpresan, Amurrion. 12:40ak aldera jaso dute abisua larrialdi zerbitzuek, eta bertan izan dira Osalaneko langileak eta komisio judiziala. Ertzaintzak baieztatu du teilatu batetik erorita hil dela.
LAB sindikatutik jakinarazi dutenez, azpikontratatutako enpresa batentzat egiten zuen lan beharginak. Mantenu lanak egiten ditu enpresa horrek beste lantegi batzuetan.
Azken zenbaketen arabera, Euskal Herrian aurten lanean hildako 22. langilea da.