Hilaren 25ean egingo dute aurtengo Txakoli Eguna Amurrion

Erredakzioa 2025ko mai. 5a, 12:35

Udaletxean aurkeztu dute kartela eta egitaraua. Argazkia: AMURRIOKO UDALA

Txutxi Salutregi, Santi Barros eta Estanis Polancos enbaxadore izango dira. Aurtengo kartela Luken Alaba Guerrerok diseinatu du.

Txakolinaren 2024ko mahats bilketaren dastatzeaz gozatu ahal izango da hilaren 25ean Amurrion, bertan egingo baitute Txakolin Egunaren hogeita seigarren edizioa. 

Juan Urrutia parkean hainbat upategik ekoitzitako "txakolin onenak" bilduko direla aurreratu du gaur Amurrioko Udalak, jai eguna aurkezteko bidalitako prentsa oharrean. 

Udaletxean egingo dute aurtengo uztaren aurkezpena, 11:30ean, eta eguerdian txupinazoa botako dute, jaiari berari hasiera emateko. Arabako Txakolina elkarteak antolatu du eguna, eta Luken Alaba Guerrerok ondu du aurtengo kartela. 

Txakolinarekin batera, pintxoak eta bestelako anoak izango dituzte. Horiek hartzeko tiketak beharko dira. Azokarekin batera, musika ere izango dute lagun: Belgorri taldeak kontzertua emango du eguerdian, eta arratsalde parteko erromeria Akerbeltz taldearen esku egongo da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago