Laudioar baten gorpua aurkitu dute Lezeagabiden

Erredakzioa 2025eko apirilaren 18a

Larrialdi Zerbitzuak artxibo irudi batean. / Aiaraldea ataria

Amildegi batetik erori ote den ikertzen ari dira.

Larrialdi zerbitzuetako kideek 82 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute arratsaldean Lezeagabide inguruan, Laudioko udalerrian, ibilaldi bat egiten ari zela istripu bat izan ostean. 15:30 aldera eman du familiak desagerpenaren berri. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, amildegi batetik erori ote den ikertzen ari dira.

Jakinarazi dutenez, goizean goiz atera da gizona paseoa egitera, eta bueltatzen ez zela ikusita eman dute abisua senideek. Laster abiatu ditu bilaketa lanak Laudioko ertzain, suhiltzaile eta udaltzain talde batek, larrialdietako teknikari batek koordinatuta. 17:30 aldera topatu dute hilotza. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago