Artzientziak haur eta gazteei zuzendutako jarduera hezitzaileak, parte-hartzaileak eta oso ludikoak proposatzen ditu, Zientziaren mundura, Ingurumenera eta Aldaketa Klimatikoaren problematikara oso modu dibertigarrian hurbiltzeko, baina zorroztasun zientifikoa gordez. Bi saio egingo dira, adinaren arabera.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.