Aiala Vidrio enpresan greba mugagabea hasi dute

Erredakzioa 2025ko mar. 20a, 10:27

Laudioko lantegiko hamahiru langileri eragingo die neurriak. Argazkia: ALEA

Langileek salatu dute enpresak hamahiru lankide legez kanpo atera dituela enpresa pribatu batetara azpikontratatuta.

ELA, LAB eta CCOO sindikatuek osatutako enpresa batzordeak grebara deitu ditu Aiala Vidrio (Vidrala) enpresako langileak Laudion. Gaur bertan, martxoak 20, abiatu dute greba mugagabea.

Salatu dutenez, enpresak langileei jakinarazi berri die garraio eta espedizio zerbitzua azpikontratatu egingo duela, Adecco Oursorcing enpresarekin. Horretarako, egun plantillakoak diren hamahiru langile lagako ditu, legez kanpo, sindikatuek ohartarazi dutenez.

Garraio eta espedizio zerbitzua kanpora ateratzeko erabakiaren aurrean deitu dute greba sindikatuek, eta enpresari leporatu diote "langileen aurkako erasoa" egin izana erabaki honekin. "Ustekabean" aurkeztu duela diote, negoziatzeko edo "konponbideak bilatzeko" aukerarik eman gabe.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago