Aiaraldean bizi eta lan egiteko eskubidea aldarrikatuko dute bihar Gasteizen, eskualdea jasaten ari den "enplegu suntsiketaren" aurka. Aiaraldeko industriak izandako hainbat gatazkaren ondoren, Guardianeko langileen kaleratzea izan da azken berria. Izan ere, lantegiko 171 beharginak kaleratzeko espedientea abiatu du enpresak.
"Eskualde honek etorkizun duina merezi" duela argudiatu dute Sos Aiaraldea plataformatik, eta nahikoa dela esan dute. Enplegu suntsiketaren aurka borrokatzeko borondatea azaldu dute.
Aiaraldeko greba batzordeak bideo bat argitaratu du, eskualdeko borrokak irudikatuz, eta martxoaren 15eko mobilizaziora deituz.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!