Laudion babes ofizialeko 85 etxebizitza berri eraikiko dituzte

Erredakzioa 2025ko mar. 4a, 14:13

3,3 milioi euroko udal jabetzak doan emango dituzte etxeak eraikitzeko. Argazkia: Laudioko Udala

Goikoplazan dituen jabetza publikoak doan lagatzea onartu du Laudioko Udalak. Alokairu soziala eskatu duten 350 pertsona baino gehiagori erantzungo diela adierazi dute.

Laudioko udalbatzak argi berdea eman dio Goikoplaza zonaldean dituen jabetzak doan eskaintzeari, eta hala, alokairu erregimenean zabalduko diren 85 etxebizitza berri eraikiko dira bertan. 2024an Eusko Jaurlaritzarekin egindako hitzarmena bete du udalak erabaki honekin.

Zonalde hori alokairuan bizitzeko eremu bihurtzea "udalerriko biztanleen onerako" izango dela adierazi du Ainize Gastaka alkateak. Azaldu duenez, neurri honek erantzuna emango die alokairu sozialeko etxebizitza eskatzen duten 352 pertsona baino gehiagori. Herriko gazteen emantzipazioa sustatuko duela uste du alkateak.

3,3 milioi eurotik gorako balioa du Laudioko Udalak doan emandako jabetzak. Hala ere, nabarmendu dute udalak etxebizitza berri horietako hiru izateko eskubidea gordeko duela, "sor litekeen edozein premiarako". 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago