Konpostean parte hartzen dutenek hobariak izango dituzte Amurrion

Erredakzioa 2025ko ots. 6a, 12:26

%10eko hobaria izango dute konpostean parte hartzen dutenek. Argazkia: ALEA

Zabor tasaren igoera 2026an ezartzea erabaki dute.

Hiri hondakin solidoen bilketa, garraioa eta kudeaketa tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa onartu du Amurrioko Udalak, eta berritasun nagusietako bat da tasan %10eko hobaria aplikatuko dietela komunitateko konpostean parte hartzen duten familiei. Aiaraldeko lehen udalerria da, beraz, praktika hori ekonomikoki sustatzen.

Estatuko araudira egokitzearekin batera, halaber, Amurrioko zabor tasa 2026an etxebizitza bakoitzeko 77,03 eurotik 130,75 eurora igoko da, hau da, %73,13ko igoera izango du. "Igoera hori, esanguratsua bada ere, ez da udalaren erabakia, ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko 7/2022 Legea betetzearen ondoriozko betebeharra baizik, eta udalerri guztiei eragin die", azaldu dute Udaletik. Hala ere, Udalak erabaki du arauaren aplikazio epea aprobetxatzea eta igoera Arabako beste udalerri batzuek baino urtebete gehiago atzeratzea, "familia amurrioarrei aldaketetara hobeto egokitzeko aukera emanez".

Era berean, ordenantzaren funtsezko beste aldaketa bat da tasatik salbuestea beren etxebizitzan eragin gabeko sute baten ondorioz bertan bizi ezin diren pertsonak. Alde horretatik, kaltetutako pertsonek ez dute tasa hori ordaindu beharko hiru urteko epean, ezbeharraren berri frogagarria izan eta hurrengo urtetik aurrera, birgaitzea egin arte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago