Nazioarteko errezetarik onenak bilduko ditu Aldai plazak

Erredakzioa 2024ko urr. 3a, 14:20

Besteak beste, Txileko janaria eskainiko du Kemekomo furgonetak. Argazkia: Kemekomo

Gastronomiarekin batera, haurrentzako ekintzak eta zuzeneko musika izango dira Kalez-kale Food Fest jaialdian.

Bigarren urtez, Kalez-kale Food Fest ekimena hartuko du Laudiok. Urriaren 4, 5 eta 6an, nazioarteko gastronomia onenaren topalekua izango da Aldai plaza, udalak eta Tierra de Sueños enpresak elkarlanean antolatutako jardunaldietan.

Janari mugikorreko zazpi furgoneta, eta era guztietako jarduerak izango dira herriko familiek eta herritarrek goza dezaten. Plater gozoez gain, haurrentzako ekintzak, puzgarrien gune bat eta Charly Magoaren magia ikuskizuna egongo da, bai eta dantza eta zuzeneko musika erakustaldia ere Dr Lawson eta Goiatz Dutto taldeen eskutik, larunbatean eta igandean.

Aurreko edizioan bezala, zazpi food truckek hainbat plater eskainiko dituzte aukeran: olagarroa, gourmet hanburgesak, hot-dogak, plater txiletarrak, krepak eta errezeta txiletar eta mexikarrak. Munduko errezeta hauek dastatu nahi dituztenek 18:00etatik 00:00etara egin ahal izango dute ostiralean, eta 13:00etatik 00:00etara asteburuan.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago