2024/09/28 10:00 - 23:59

Euskal jaia, baserritar azoka, bertso saioa, kontzertuak

Euskal jaia, baserritar azoka, bertso saioa, kontzertuak
Aldai plaza, Aiaraldea Laudio
Aurten ere Laudiok Euskal Jaiaz gozatuko du irailaren 27an eta 28an. Larunbatean, 10:00etatik aurrera, Aldai plaza ekintzaz lepo egongo da: baserritarren merkatuaz gain, laudioarrak herri-kiroletan arituko dira eta Akelarre dantza-ikuskizunaz gozatu ahalko dute. Plaza horretan bertan ere herri-bazkaria egingo da 14:30ean. Bazkariaren ondoren, bertso-saioa izango da Juanjo Respaldiza, Oihane Perea, Manex Agirre eta Maddalen Arzallusekin; Serapio Lopez arituko da jai-jartzaile. Bingo musikala eta mus-lehiaketa ere egongo dira.

Arratsaldeko 18:00etan, kalez kale kantuan ibiltzeko aukera izango da, eta ondoren irrintzi-lehiaketa egongo da. Gauean, 22:00ean, Nøgen folk-pop taldeak Laudio girotuko du, eta, horren ostean, Zirkinik Bez erromeriaren doinuek alaituko dute gaua. Dena den, musika ez da goizaldera arte geldituko, 03:00etatik aurrera Aztarnak DJak amaiera emango baitio aurtengo Euskal Jaiari.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago