Luiaondoko jaietan adingabe batek jasandako eraso sexista salatu dute

Erredakzioa 2024ko uzt. 22a, 11:17

Luiaondoko jaietako irudia. Argazkia: Luiaondoko Administrazio Batzarra.

Luiaondoko Administrazio Batzarrak deituta elkarretaratzea egin zuten atzo. Elkartasuna adierazi zieten erasoa jasan zutenei.

Joan den ostiralean, Luiaondoko jaien baitan, eraso sexista bat eman zen. Herriko bizilaguna den neska adingabe bat iraindu eta inguratua izan zuten gazte batzuek, familiak Luiaondoko Administrazio Batzarrari jakinarazi zionez. Igande arratsaldean elkarretaratzea egin zuten dozenaka herritarrek eliza ondoan, erasoa gaitzesteko.

Batzarrak adierazpen publikoa atera zuen, gertatutakoa salatuz, eta erasotuari elkartasuna eskainiz. Giza eskubideen aurkako erasoa izan zela ohartarazi dute, eta aldarrikatu inork ez duela eskubiderik "indarkeria matxista erabiltzeko". Gertakaria jasan zutenen esku jarri dituzte erasoen aurkako baliabide ugari.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago