Arabak nazioartean bilatuko ditu txakolinarentzako erreferenteak

Erredakzioa 2024ko eka. 5a, 09:09

Diputazioak kanpoan bilatuko ditu enoturismo ereduak. Argazkia: AFA

Txakolinari eta turismoari lotutako eragileek bost egun inguru emango dituzte nazioarteko helmuga batean, enoturismoaz ikasteko. 

Enoturismoaren alorrean "erreferentea" den nazioarteko helmuga baten bila dabil diputazioa, lau egunez Txakolinaren Ibilbideari eta Aiaraldeko turismoari lotutako hemezortzi lagun eta bi gida hara bidali eta bertako "ekimen eta praktika onak" ikas ditzaten. Horien artean joan ahalko dira ere Aiaraldeko edo EAEko "ordezkari instituzionalak". Modu horretan lortu nahi dute eragile horien "ezagutzak handitzea", bertan ikasitakoa ondoren Aiaraldean aplikatzeko. 

Bidaia hori antolatzeko lizitazioa argitaratu du diputazioak. Bidaia egiteko gehienez 49.836 euro bideratuko ditu. Lizitazioa eskuratuko duen enpresak, modu berean, antolatu beharko du Aiaraldeko txakolinaren aurkezpen bat, ekitaldi horretara "gutxienez" hamar "preskriptore potentzial" egon beharko direlarik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago