2024/01/28 18:00 - 19:00

PROPOSAMENA

'Enplego zoriontsuago bat', Gabriel Arestiren kantuak eta poemak

'Enplego zoriontsuago bat', Gabriel Arestiren kantuak eta poemak
Aiaraldeko Ekintzen Faktoria, Aiaraldea Laudio

Euskal literaturaren izen handietako bat da Gabriel Arestirena, eta neurrigabea da hark egindako ekarpena. Hamaika bider irakurri ditugu haren poemak, eta asko izan dira, belaunaldiz belaunaldi, haren testuak musikatzera jo duten musikariak ere. Baina hain ditugu ezagunak eta ikusiak haren testu eta abesti batzuk, ezen, tarteka, jadanik ez baitugun zer esaten duten ikusten ere. Eta, paradoxikoki, haren testuak irakurtzea eta haren kantak entzutea da arrisku hori saihesteko modurik ziurrena, eta hori da Eñaut Elorrieta musikariak eta Iñigo Astiz idazleak emanaldi honetan proposatzen dutena: Aresti irakurri eta Aresti entzutea. Gaur. Haren poemak eta haren kantuak eskainiko dituzte horretarako, euren ikuspegia ere aurkeztuz.

Sarrera doakoa eta librea da

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide