2023/12/01 11:00 - 19:00

EKITALDIA

[EUSKARAREN ASTEA] Euskararen aldeko adierazpena

[EUSKARAREN ASTEA] Euskararen aldeko adierazpena
Herriko plaza, Aiaraldea Laudio

Laudioko ikasleek, euskaltegiko ikasleek eta ordezkari politikoek euskararen aldeko adierazpena irakurriko dute. Ekitaldia Herriko Plazan izango da, eta bertan Maialen Solaunek ere parte hartuko du, Aniztasun Funtzionalaren Eguna dela eta. Ordu erdi geroago, 11:30ean, "Merkataritza eta Euskara" sariak banatuko zaizkie Lur eta Olympus dendei. Arratsaldean haurrentzako tailerrak eta jolasak izango dira Herriko Plazan. 18:00etan, Berbodromoa, parte hartu nahi dutenentzat. Herriko Plazan. Basalarrina Kultura Elkarteak antolatua.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago