2023/11/19 18:00 - 19:30
PROPOSAMENA
Antzerkia izango da egun honetako plater nagusia. Metrokoadroka sormen laborategiaren antzezlan berriena ikusteko parada egongo da, antzezlanaren sortze prozesuaren azken fasean.
Antzelanaren aurretik, Idoia Hernandez 'Hatxe' musikariak piano kontzertu berezi bat eskainiko du, emakumeengan ezarritako etiketak berrinterpretatzeko proposamen musikala.
Tartean, Kultur Faktoriaren sormen beka bat jaso duen 'Forever' antzezlanaren testu zati bat irakurriko du Maite Aizpuruak. Dramaturgia testuaren sortze prozesuaren hasiera fasean dago proiektu hau.
Beraz, publikoaren erantzunak eta ikuskizunen ondorengo solasaldi irekiak balio berezia izango du artistentzat.
10 euro, eskuratu sarrera hemen.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.